XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ardatzean ari naiz - erantzun zuen amonak, burua makurtuz.

- Zer da hain bizkor mugatzen den hori? jarraitu zuen neskatxak; eta ardatzari heldu zion, eta berak ere ardaztu egin nahi izan zuen; baina ukitu bezain laster, sorginkeria egi bihurtu zen, eta behatza zulatu zuen.

Ziztada sentitu zuen une unean, bere alboan zegoen ohe batera erori zen, eta lozorro sakon batean amildu zen, eta lozorro hau jauregi guztira zabaldu zen.

Erregea eta Erregina momentu hartantxe itzuliak ziren eta lozorroan erori ziren biak, eta hauekin batera gorte osoa.

Ikuiluko zaldiak ere loak hartu zituen, baita atariko zakurrak, teilatuko usoak, hormako euliak ere, sukaldean pizturik zegoen suak berak ere su egiteari utzi zion eta lo geratu zen, eta eltzekoa egosi gabe geratu zen, eta sukaldaria eta bere laguntzaileak ere azkenik lo geratu ziren, inor esnai gera ez zedin.

Haizea ere baretu egin zen eta ez zen mugitu jauregi aurreko zuhaitz orri bakar bat ere.

Handik denbora gutxira larrak erne ziren, eta sasia handitzen hasi zen etxe inguruan, eta egunetik egunera hainbeste hazi zenez laster inguratu zuen erabat jauregi guztia, eta ezin zitekeen ikusi ikurrina bera ere.

Lurralde hartan Arantz-Larrosa loti ederraren ipuna kontatzen zuten, honela deitzen bait zioten Printzesari; eta noizbehinka printzeren batzuk etortzen ziren eta jauregira sartu nahi izaten zuten larrak zaharkatuz, baina alferrik, arantzek heldu egiten zieten eskuak balituzte bezala eta gazteak preso geratzen ziren hauen artean, eta askatu ezinen, hantxe hiltzen ziren.

Urte asko igaro ondoren, Printze bat etorri zen lurralde hartara, (...).